SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
ESKOLA 2.0ren ONDORIOAK


     Orain arte eskola 2.0ren inguruko informazioa luzatu badugu ere, lan honetan
gure iritzia azaltzea beharrezkoa iruditu zaigu, gure lanari iragan kutsu bat ere eman
nahi baitiogu. Esan beharrean gaude, proiektu honen inguruan gauza bat baino
gehiago entzun ditugula gure egunerokotasunean, oraintxe baitago gure gizartean gai
hau pil-pilean. Hala ere, gauza asko ez genizkien, informazio hutsune asko genituen.
Orain aldiz, argiago ditugu gauzak eta gure iritzia emateko aukera ere badugu. Gainera
uste dugu, irakasle izango garen aldetik, proiektu hau ezagutzea gure mesedetarako
izango dela, eta honen inguruko iritzia izatea ere aberasgarri egingo zaigula. Azken
batean, hobea baita irakasle kritikoak izatea, eta ikasgeletan sartzen dutenaren
inguruan gure hausnarketa egitea, denari atea zabalik uztea baino.


     Gauza guztiek bezala, honek ere, bere alde on eta txarrak ditu, eta horiek
aipatzen hasiko gara. Esan dugunez, ikasgelan eskola 2.0 proiektua sartzeak, ikasgelako
metodo tradizionala aldatzea dakar. Esaten denez, aldaketa horrek onurak ekartzen
ditu hezkuntzan. Hori horrela, gure iritziari hasera emateko, bi hezkuntza
metodologikoen arteko konparaketa bat egin dugu.



   HEZKUNTZA TRADIZIONALA                  HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREKIN
Dinamika gutxiago                          Dinamikoa
Elkarreragin gutxiago                      Sozializatzeko onura
Talde handia                               Hezkuntza irekia (mugarik gabe)
Teknologia gabekoa                         Elkar lotura sortzailea
Buruz ikasteko ikasketa prozesua           Motibagarria




     Taula honetan beha daitekeenez, ikasgeletako metodologia teknologia bidez
aurrera eramateak, eskola 2.0 bezalako proiektua esaterako, onurak besterik ez ditu
ekartzen: hezkuntza dinamikoagoa izango da, sozializatzeko onurak ekarriko ditu,
hezkuntza irekiagoa, zabalagoa…izango da, motibagarriagoa… Hau irakurriz gero,
denek aho batez onartuko lukete beren ikasgeletan eskola 2.0 sartzea. Hau da, ikasle



                                          1
denak beren ordenagailu eramangarriarekin arituko lirateke geletan lanean. Baina guk
uste dugu badirela kontuan hartu beharreko hainbat gauza. Batek baino gehiagok
pentsatzen du gela teknologia berriekin hornituz gero hezkuntza aberasten ari direla
eta lortuko dituzten emaitzak askoz hobeak izango direla. Baina hori horrela al da?


     Guk pentsatzen duguna baino gauza gehiago hartu behar dira kontuan horrelako
proiektu batek emaitza onak eman ditzan. Horretarako, komeni da, jarraian idatzi
ditugun esaldi hauei erreparatzea eta beraien inguruan pentsatzen jartzea:




               •   Ikastetxea prest al dago aldaketei aurre egiteko?
               •   Gelako metodologiak, irakasleenak eta ikasleenak aldatu egin
                   behar dute!
               •   Emaitza ezberdinak lortu nahi badituzu ez iezaiozu betiko bideari
                   jarraitu!
               •   Metodologia egoki gabeko teknologiak ez digu ezertarako balio!
               •   Ikasle motibatuak behar ditugu!
               •   Irakaslearen lankidetzarik gabe ez dago aldaketarik (irakasleak
                   gidatu  ikasleak interpretatu)
               •   Ordenagailuak eta arbel digitalak gelan sartzeak ez du esan nahi
                   hezkuntzan berrikuntza ekarriko duenik edo hezkuntza hobetuko
                   duenik.


               GAKOA METODOLOGIA ON BATEAN ETA HEZKUNTZAKO PARTAIDEEN
                                        ALDAKETAN DAGO!!!




     Gure ustez, ikastetxe asko eta askotan, ez dituzte kontuan hartu goian aipatu
ditugun puntu horietako asko, eta hori bidean aurrera egiteko oztopo handi bat
delakoan gaude.




                                           2
Guzti honetaz gain, bada aipatu nahi genukeen beste zerbait. Aipatu dugunez,
irakasleen metodologiak ere aldatu beharra dauka, gainontzean ez baitu lortuko
helburu gisa idatzita duen hezkuntzaren hobekuntza hori. Horretarako, bai guk eta bai
zuetako askok, irakasleei zuzendutako hainbat ikastaroren berri izango zenuten. Eskola
2.0 proiektua dela eta, hainbat ikastaro jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek LHko
bosgarren mailako tutoreei, ingeleseko irakasleei eta PT irakasleei daude zuzenduta.
Bertan, gutxi gora behera lau hilabeteko iraupen batean irakasleak proiektu hau
aurrera eramateko gai bihurtzea da helburua. Egia esan, hau pausu garrantzitsu bat
dela iruditzen zaigu. Baina bada konbentzitzen ez gaituen beste puntu bat: ikastetxe
askotan IKT arduradunik ez egotea. Izan ere, ikastetxe askok irakasleak IKT-etan lau
hilabeteetan formatu direla ikustean, dena konponduta dagoela ikusten dute eta ez
dute beste inoren beharrik sumatzen. Ordenagailuak arazo teknikoren bat duenean
(matxuraren bat: ez piztea, bozgorailuek ez funtzionatzea…) mantenukoei deitu eta
dena konponduta! Eta zer egin behar dute programaren bat desagertzen zaienean?
Gure ustez, ikastaro xume bat jaso duten irakasle hauek ez dira gai horri aurrea
egiteko, eta mantenukoek ere askotan ez dute lan hori egiten. Orduan zer? Horregatik
iruditzen zaigu ikastetxe denetan IKT arduradun batek egon beharko lukeela, honek
proiektua martxa hobeago batean aurrera eramatea ahalbidetuko baitu.


     Beraz, eta uste dugu argi geratu dela, horrelako proiektuak gelan sartzea ez da
pentsatu eta egiten den gauza hutsa. Gelan mini eramangarri eta arbel digitalak sartu
baino lehen, lan asko egin beharra dago. Behin hori eginda, orduan ekin behar zaio
gela teknologiekin hornitzeari, eta ondoren, aurretik ezarritako metodologia egoki bati
ateak zabaldu.




                                          3

More Related Content

What's hot

Hausnarketa tekno
Hausnarketa teknoHausnarketa tekno
Hausnarketa teknoanezulaika
 
Que son_las_buenas_practicas_en_el_uso_de_las
 Que son_las_buenas_practicas_en_el_uso_de_las Que son_las_buenas_practicas_en_el_uso_de_las
Que son_las_buenas_practicas_en_el_uso_de_lasAbel Perona
 
Buenas prácticas con tic
Buenas prácticas con ticBuenas prácticas con tic
Buenas prácticas con ticmaiituki
 
Teknologia berrien inguruko hausnarketa pertsonala
Teknologia berrien inguruko hausnarketa pertsonalaTeknologia berrien inguruko hausnarketa pertsonala
Teknologia berrien inguruko hausnarketa pertsonalaanezulaika
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practicaanetxu8
 
Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaTaldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaMaitane
 
De la competencia digital y audiovisual a la
De la competencia digital y audiovisual a laDe la competencia digital y audiovisual a la
De la competencia digital y audiovisual a laiaguirr2
 
De la competencia digital y audiovisual a la
De la competencia digital y audiovisual a laDe la competencia digital y audiovisual a la
De la competencia digital y audiovisual a laiaguirr2
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanlanmodularra
 
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakHausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakJanireRaya
 

What's hot (11)

Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
Hausnarketa tekno
Hausnarketa teknoHausnarketa tekno
Hausnarketa tekno
 
Que son_las_buenas_practicas_en_el_uso_de_las
 Que son_las_buenas_practicas_en_el_uso_de_las Que son_las_buenas_practicas_en_el_uso_de_las
Que son_las_buenas_practicas_en_el_uso_de_las
 
Buenas prácticas con tic
Buenas prácticas con ticBuenas prácticas con tic
Buenas prácticas con tic
 
Teknologia berrien inguruko hausnarketa pertsonala
Teknologia berrien inguruko hausnarketa pertsonalaTeknologia berrien inguruko hausnarketa pertsonala
Teknologia berrien inguruko hausnarketa pertsonala
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practica
 
Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaTaldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketa
 
De la competencia digital y audiovisual a la
De la competencia digital y audiovisual a laDe la competencia digital y audiovisual a la
De la competencia digital y audiovisual a la
 
De la competencia digital y audiovisual a la
De la competencia digital y audiovisual a laDe la competencia digital y audiovisual a la
De la competencia digital y audiovisual a la
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
 
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakHausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
 

Similar to Eskola 2.0 ondorioa

Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeasaba5
 
Laugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaLaugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaaitordiez46
 
Ikt aurkezpena
Ikt aurkezpenaIkt aurkezpena
Ikt aurkezpena77joseba
 
La gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelaLa gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelairakasletaldea
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]guest55a8b883
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaSazusavi Ikt
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Maitane
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
BerrikuntzaXingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldeazazpi
 
Ander navarroren iktko ppta
Ander navarroren iktko ppta Ander navarroren iktko ppta
Ander navarroren iktko ppta saraihernaez
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesialauburu4
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTakEskuairaetakartaboia
 

Similar to Eskola 2.0 ondorioa (20)

Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldea
 
Laugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaLaugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpena
 
Ikt aurkezpena
Ikt aurkezpenaIkt aurkezpena
Ikt aurkezpena
 
La gramatica de la escuela
La gramatica de la escuelaLa gramatica de la escuela
La gramatica de la escuela
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
 
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea1.2 jarduera ikt 2. taldea
1.2 jarduera ikt 2. taldea
 
Ander navarroren iktko ppta
Ander navarroren iktko ppta Ander navarroren iktko ppta
Ander navarroren iktko ppta
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 

More from Maitane

Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Maitane
 
Azkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaAzkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaMaitane
 
Hausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaHausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaMaitane
 
Ikt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanIkt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanMaitane
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaMaitane
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabeMaitane
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabeMaitane
 
Eskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysEskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysMaitane
 
Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Maitane
 

More from Maitane (11)

Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
 
Azkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketaAzkeneko hausnarketa
Azkeneko hausnarketa
 
Hausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaHausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonala
 
Ikt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanIkt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetan
 
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
 
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
 
Eskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysEskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasys
 
Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)
 

Eskola 2.0 ondorioa

  • 1. ESKOLA 2.0ren ONDORIOAK Orain arte eskola 2.0ren inguruko informazioa luzatu badugu ere, lan honetan gure iritzia azaltzea beharrezkoa iruditu zaigu, gure lanari iragan kutsu bat ere eman nahi baitiogu. Esan beharrean gaude, proiektu honen inguruan gauza bat baino gehiago entzun ditugula gure egunerokotasunean, oraintxe baitago gure gizartean gai hau pil-pilean. Hala ere, gauza asko ez genizkien, informazio hutsune asko genituen. Orain aldiz, argiago ditugu gauzak eta gure iritzia emateko aukera ere badugu. Gainera uste dugu, irakasle izango garen aldetik, proiektu hau ezagutzea gure mesedetarako izango dela, eta honen inguruko iritzia izatea ere aberasgarri egingo zaigula. Azken batean, hobea baita irakasle kritikoak izatea, eta ikasgeletan sartzen dutenaren inguruan gure hausnarketa egitea, denari atea zabalik uztea baino. Gauza guztiek bezala, honek ere, bere alde on eta txarrak ditu, eta horiek aipatzen hasiko gara. Esan dugunez, ikasgelan eskola 2.0 proiektua sartzeak, ikasgelako metodo tradizionala aldatzea dakar. Esaten denez, aldaketa horrek onurak ekartzen ditu hezkuntzan. Hori horrela, gure iritziari hasera emateko, bi hezkuntza metodologikoen arteko konparaketa bat egin dugu. HEZKUNTZA TRADIZIONALA HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREKIN Dinamika gutxiago Dinamikoa Elkarreragin gutxiago Sozializatzeko onura Talde handia Hezkuntza irekia (mugarik gabe) Teknologia gabekoa Elkar lotura sortzailea Buruz ikasteko ikasketa prozesua Motibagarria Taula honetan beha daitekeenez, ikasgeletako metodologia teknologia bidez aurrera eramateak, eskola 2.0 bezalako proiektua esaterako, onurak besterik ez ditu ekartzen: hezkuntza dinamikoagoa izango da, sozializatzeko onurak ekarriko ditu, hezkuntza irekiagoa, zabalagoa…izango da, motibagarriagoa… Hau irakurriz gero, denek aho batez onartuko lukete beren ikasgeletan eskola 2.0 sartzea. Hau da, ikasle 1
  • 2. denak beren ordenagailu eramangarriarekin arituko lirateke geletan lanean. Baina guk uste dugu badirela kontuan hartu beharreko hainbat gauza. Batek baino gehiagok pentsatzen du gela teknologia berriekin hornituz gero hezkuntza aberasten ari direla eta lortuko dituzten emaitzak askoz hobeak izango direla. Baina hori horrela al da? Guk pentsatzen duguna baino gauza gehiago hartu behar dira kontuan horrelako proiektu batek emaitza onak eman ditzan. Horretarako, komeni da, jarraian idatzi ditugun esaldi hauei erreparatzea eta beraien inguruan pentsatzen jartzea: • Ikastetxea prest al dago aldaketei aurre egiteko? • Gelako metodologiak, irakasleenak eta ikasleenak aldatu egin behar dute! • Emaitza ezberdinak lortu nahi badituzu ez iezaiozu betiko bideari jarraitu! • Metodologia egoki gabeko teknologiak ez digu ezertarako balio! • Ikasle motibatuak behar ditugu! • Irakaslearen lankidetzarik gabe ez dago aldaketarik (irakasleak gidatu  ikasleak interpretatu) • Ordenagailuak eta arbel digitalak gelan sartzeak ez du esan nahi hezkuntzan berrikuntza ekarriko duenik edo hezkuntza hobetuko duenik. GAKOA METODOLOGIA ON BATEAN ETA HEZKUNTZAKO PARTAIDEEN ALDAKETAN DAGO!!! Gure ustez, ikastetxe asko eta askotan, ez dituzte kontuan hartu goian aipatu ditugun puntu horietako asko, eta hori bidean aurrera egiteko oztopo handi bat delakoan gaude. 2
  • 3. Guzti honetaz gain, bada aipatu nahi genukeen beste zerbait. Aipatu dugunez, irakasleen metodologiak ere aldatu beharra dauka, gainontzean ez baitu lortuko helburu gisa idatzita duen hezkuntzaren hobekuntza hori. Horretarako, bai guk eta bai zuetako askok, irakasleei zuzendutako hainbat ikastaroren berri izango zenuten. Eskola 2.0 proiektua dela eta, hainbat ikastaro jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek LHko bosgarren mailako tutoreei, ingeleseko irakasleei eta PT irakasleei daude zuzenduta. Bertan, gutxi gora behera lau hilabeteko iraupen batean irakasleak proiektu hau aurrera eramateko gai bihurtzea da helburua. Egia esan, hau pausu garrantzitsu bat dela iruditzen zaigu. Baina bada konbentzitzen ez gaituen beste puntu bat: ikastetxe askotan IKT arduradunik ez egotea. Izan ere, ikastetxe askok irakasleak IKT-etan lau hilabeteetan formatu direla ikustean, dena konponduta dagoela ikusten dute eta ez dute beste inoren beharrik sumatzen. Ordenagailuak arazo teknikoren bat duenean (matxuraren bat: ez piztea, bozgorailuek ez funtzionatzea…) mantenukoei deitu eta dena konponduta! Eta zer egin behar dute programaren bat desagertzen zaienean? Gure ustez, ikastaro xume bat jaso duten irakasle hauek ez dira gai horri aurrea egiteko, eta mantenukoek ere askotan ez dute lan hori egiten. Orduan zer? Horregatik iruditzen zaigu ikastetxe denetan IKT arduradun batek egon beharko lukeela, honek proiektua martxa hobeago batean aurrera eramatea ahalbidetuko baitu. Beraz, eta uste dugu argi geratu dela, horrelako proiektuak gelan sartzea ez da pentsatu eta egiten den gauza hutsa. Gelan mini eramangarri eta arbel digitalak sartu baino lehen, lan asko egin beharra dago. Behin hori eginda, orduan ekin behar zaio gela teknologiekin hornitzeari, eta ondoren, aurretik ezarritako metodologia egoki bati ateak zabaldu. 3